Ekotribial: Klima-aldaketa eta Energia Jarrera Iraunkorrak

15/03/2009

IKASPLAYEK BERE LEHENENGO JOLASA CD-ROM FORMATUAN ARGITARATU DU!!!

Dagoenekeko Elkar liburudendetan aurkitu daiteke salgai!!!!

 

Unitate didaktiko honen edukiak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo eta bigarren zikloko ikasleei dago zuzenduta, eta klima-aldaketaren inguruko informazioa eskaintzea du helburu, baita energia-jarrera iraunkorrak lantzea ere, eraginkortasunean eta energia-aurrezpenean oinarritutakoak, energia berriztagarrien erabilerarekin batera.

Horretarako, edukiak atal hauetan egituratzen dira:

  • Klima-aldaketa
  • Energia-jarrera iraunkorrak
  • Ekotribiala
  • Sareko baliabideak

Lehenengo bi sekzioekin lana egiteko, edukiak bideo formatuan daude eta 3 dimentsiotako pertsonaia birtualak erabiltzen dira.

Pertsonaia horiek edukia modu erakargarrian azaltzen dute, hizkuntza argia erabiliz, betiere, kontzeptuak ulertzea erraza eta azkarra izan dadin. Pertsonaiak hitz egiten ari diren bitartean bideo eta argazki sekuentziak ikusi ahal izango dira monitorean. Horrela, komunikazio-eredu didaktiko erakargarria erabiliko da, batez ere edukiaren helburu diren ikasleentzat.

Gainera, atal horietako bakoitzak bere PDF dokumentua izango du koaderno erara, eta bertan edukiak garatuago egongo dira, PDF formatuan.

Hirugarren atala Ekotribiala da; ikasleek ondo erantzun beharko diete aurretik ataletan jorratutako edukien inguruko galderei. Bakarka edo taldeka jolas daiteke.

Jokoak bostehun galdera ditu, baina galdera gehiago izateko aukera ere ematen du. Horrela, irakasleek galdera berriak sortu, lehengoak aldatu edo galderak kentzeko aukera izango dute, landu nahi den edukiaren arabera. Galderak editatzeko EkoDat programa erabili beharko da, programa hau, CD-ROMean “ekodat” karpetaren barnean aurkitu daiteke; karpeta horren barruan, EkoDat programaren eskuliburua ere dago.

Azkenik, laugarren atal gisa, sareko helbide interesgarriak ditugu; gaiarekin lotuta dagoen informazioa eskaintzen dute, gaia zabaldu nahi izanez gero, edo horrekin lotutako jarduera gehiago ikusi nahi izanez gero, erabili ahal izateko. 



Categorías: Ikasplay, TICs

Comparte esta noticia

Comentarios(1)

  1. Alberto dice:

    Zorionak Equipo!
    estoy seguro que éste no será el último éxito de Ikasplay.
    A por ello!