E-learningean oinarritutako trebakuntza berritzailea, emaitzak hobetzeko
“Trebakuntza garestia dela iruditzen bazaizu, egin proba ezjakintasunarekin”.
Derek Bok

Zure taldearen onena ateratzeko gauza diren soluzioak, neurrira prestatutakoak

Ikasplayn, laguntza eskainiko dizugu zure erakundean talentua garatzeko eta talentu horri eusteko prozesu erabakigarriak hobetzeko. Nola?

  • 01
    Emaitzak neurtzen ditugu

    Gure metodologiari esker, trebakuntzak benetako produktibitatean zer-nolako inpaktua izan duen neur daiteke, baita inbertsioaren itzulera zenbaterainokoa izan den ere.

  • 02
    LMS teknologiak eta plataformak ezartzen ditugu

    Punta-puntako teknologiez baliatzen gara erabiltzailearen esperientzia edozein LMS (Learning Management System) plataformarekin ezartzeko eta bateragarri egiteko.

  • 03
    Gamifikatutako esperientziak diseinatzen ditugu

    Gamifikatutako soluzio hezigarriak eskaintzen ditugu ezagutza eta gaitasunak hobetzeko. Lan-ingurua simulatzea bilatzen dugu.

  • 04
    Zure trebakuntza-beharrak ulertzen ditugu

    Garatzea eta talentuari eustea. Eskaintzen dugun trebakuntzari esker, irakatsitakoa ikasi eta aplikatu egiten da, eta erakundea efizienteago bilakatzen.

"Inoiz ez bezala hobetu nahi baduzu, ez trebatu betiko moduan"

 
 
Pertsonei eta erakundeei bideratutako trebakuntza

Ikasteko modu berriak sortu dira. Erakundeek trebakuntzaren alorrean dituzten beharrizanak aldatu egin dira. Trebakuntza presentziala garestia da, eta zaila da trebakuntza hori zer-nola barneratu den neurtzea, baita haren benetako inpaktua eta inbertsioaren errentagarritasuna ere.

Online trebakuntza, berriz, aspergarria izaten da, eta partaidetza-tasa apalak izaten ditu. Ikasplayn topatu dugu partaidetza apala nola konpondu, baita produktibitatean duen inpaktu erreala nola neurtu ere: ad hoc prestatutako soluzio lehiakor baten bidez.

Emaitza
Zure erakundeko emaitzak hobetzea

Zure erakundeak eraginkortasun handiagoa lortuko du trebakuntzan, eta horrek prozesu erabakigarrietan parte hartzen duten langileen errendimendua hobetuko du.

Motibazio eta prestakuntza handiagoko pertsonak

Trebakuntzari esker, langilea bere lanpostuan inplikaraziko duzu, motibatu egingo duzu, eta proaktibo egingo da bere ikaskuntza-prozesuarekin; horrenbestez, langilearen lana eta lanaren emaitza biak hobetuko dira.

Konbinazio perfektua
Neurrira egindako soluzio lehiakorra

Xedea beti izango da erakundeak zehaztutako helburuetan oinarritutako trebakuntza eskaintzea, modu atseginean eskaini ere, trebakuntzan parte hartuko duen pertsonaren beharrizanetara egokituta: irisgarritasuna, trebatzeko eskain dezakeen denbora, aldez aurretik dituen ezagutzak...
Jolasean ari diren bitartean ikasiko dute berriro ere, txikitan bezalaxe.

Gure osagaiak
Edukiak eta formatuak

Eduki zorrotzak eta atseginak sortzen ditugu, kasu jakin bakoitzera egokituak. Zorrotza izanagatik atsegina ere izan daiteke.

Gamifikatutako diseinua

Gure produktuen erabiltzaile-esperientziaren diseinua arina da, ikaskuntzarekin engagement edo atxikimendu handiagoa sortzeko.

Inguru simulatuak eta kontrolatuak

Ikaskuntza lanpostuaren testuingurura egokitzen dugu, ingurua simulatuta. Hala, benetako aplikazioa erakutsiko dugu eta ikaskuntzaren eraginkortasuna handitzea lortzen dugu.

Azken teknologiak

Simulagailuak, multimedia-interaktiboak, mugikorrerako aplikazioak, errealitate handitua, errealitate birtuala, mugimendu-kapturak... Azken teknologiak erabiltzen ditugu edozein plataformatarako soluziorik onenak sortzeko.

Bateragarria LMS plataformekin

Gure soluzioak bateragarriak dira erakundeen LMS plataforma gehienekin eta haiekin integratzen dira.

Bezeroak

Ikasplayk, hamar urteko esperientzian, estatuko enpresa berritzaileenetako batzuekin lan egin du, zure enpresak jorratzen dituen alor nagusietan: giza baliabideak, marketina, eragiketak...

Gas  Natural  Fenosa
SM
Kutxabank
La  Gula  del  Norte
Grupo  Uvesco
Osakidetza