Zure taldearen onena ateratzeko gauza diren soluzioak, neurrira prestatutakoak
Ikasplayn, laguntza eskainiko dizugu zure erakundean talentua garatzeko eta talentu horri eusteko prozesu erabakigarriak hobetzeko. Nola?
-
01
Emaitzak neurtzen ditugu
Gure metodologiari esker, trebakuntzak benetako produktibitatean zer-nolako inpaktua izan duen neur daiteke, baita inbertsioaren itzulera zenbaterainokoa izan den ere.
-
02
LMS teknologiak eta plataformak ezartzen ditugu
Punta-puntako teknologiez baliatzen gara erabiltzailearen esperientzia edozein LMS (Learning Management System) plataformarekin ezartzeko eta bateragarri egiteko.
-
03
Gamifikatutako esperientziak diseinatzen ditugu
Gamifikatutako soluzio hezigarriak eskaintzen ditugu ezagutza eta gaitasunak hobetzeko. Lan-ingurua simulatzea bilatzen dugu.
-
04
Zure trebakuntza-beharrak ulertzen ditugu
Garatzea eta talentuari eustea. Eskaintzen dugun trebakuntzari esker, irakatsitakoa ikasi eta aplikatu egiten da, eta erakundea efizienteago bilakatzen.
"Inoiz ez bezala hobetu nahi baduzu, ez trebatu betiko moduan"
Ikasteko modu berriak sortu dira. Erakundeek trebakuntzaren alorrean dituzten beharrizanak aldatu egin dira. Trebakuntza presentziala garestia da, eta zaila da trebakuntza hori zer-nola barneratu den neurtzea, baita haren benetako inpaktua eta inbertsioaren errentagarritasuna ere.
Online trebakuntza, berriz, aspergarria izaten da, eta partaidetza-tasa apalak izaten ditu. Ikasplayn topatu dugu partaidetza apala nola konpondu, baita produktibitatean duen inpaktu erreala nola neurtu ere: ad hoc prestatutako soluzio lehiakor baten bidez.

Zure erakundeak eraginkortasun handiagoa lortuko du trebakuntzan, eta horrek prozesu erabakigarrietan parte hartzen duten langileen errendimendua hobetuko du.
Trebakuntzari esker, langilea bere lanpostuan inplikaraziko duzu, motibatu egingo duzu, eta proaktibo egingo da bere ikaskuntza-prozesuarekin; horrenbestez, langilearen lana eta lanaren emaitza biak hobetuko dira.

Xedea beti izango da erakundeak zehaztutako helburuetan oinarritutako trebakuntza eskaintzea, modu atseginean eskaini ere, trebakuntzan parte hartuko duen pertsonaren beharrizanetara egokituta: irisgarritasuna, trebatzeko eskain dezakeen denbora, aldez aurretik dituen ezagutzak...
Jolasean ari diren bitartean ikasiko dute berriro ere, txikitan bezalaxe.

Eduki zorrotzak eta atseginak sortzen ditugu, kasu jakin bakoitzera egokituak. Zorrotza izanagatik atsegina ere izan daiteke.
Gure produktuen erabiltzaile-esperientziaren diseinua arina da, ikaskuntzarekin engagement edo atxikimendu handiagoa sortzeko.
Ikaskuntza lanpostuaren testuingurura egokitzen dugu, ingurua simulatuta. Hala, benetako aplikazioa erakutsiko dugu eta ikaskuntzaren eraginkortasuna handitzea lortzen dugu.
Simulagailuak, multimedia-interaktiboak, mugikorrerako aplikazioak, errealitate handitua, errealitate birtuala, mugimendu-kapturak... Azken teknologiak erabiltzen ditugu edozein plataformatarako soluziorik onenak sortzeko.
Gure soluzioak bateragarriak dira erakundeen LMS plataforma gehienekin eta haiekin integratzen dira.
Ikasplayk, 2007 urtetik, estatuko enpresa berritzaileenetako batzuekin lan egin du, zure enpresak jorratzen dituen alor nagusietan: giza baliabideak, marketina, eragiketak...









