Zer erabiltzen dugu?

Ikasplay-n garapen teknologikoan adituak gara, eta beti zure enpresa eta langileek behar dituzten formakuntza soluzioei ahalik eta hobekien egokitzen zaizkien punta-puntako tresnak erabiltzen ditugu.

Examinadores

Gracias al desarrollo de aplicaciones y novedosas técnicas de examinadores virtuales en la simulación, las soluciones de Ikasplay miden el grado de asimilación de contenidos de los cursos de una manera amena, eficaz y útil para los responsables de los cursos de formación.

Edukien kudeatzailea

Lehentasuna zera da, erakundeek aukera izatea trebakuntzarako plataformetan eta soluzioetan egiten duten inbertsioa garatzeko, egokitzeko, eboluzionatzeko eta optimizatzeko. Hori dela eta, Ikasplayn edukien kudeatzaile malguak garatzen ditugu, erakundeek eurek edukiak zuzenean kudeatu eta aldatu ahal izan ditzaten.

Aplikazioak

Mugikorra e-learningaren barruan gailu bat gehiago bilakatu da, erakundeetan trebakuntza-ikastaroak garatu ahal izateko. Ikasplayn adituak gara edozer plataformatara eta edozer gailu mugikorretara egokitutako trebakuntza-soluzioak garatzen eta optimizatzen, eta malgutasun handiagoa eskaintzen dugu, haiei esker, langileentzako trebakuntza-ikastaroak antolatzeko eta planifikatzeko.

Errealitate birtuala

Teknika honek ingurune birtual batean murgiltzen ditu parte-hartzaileak, eta, hari esker, jasotako esperientzia izugarri errealista bezala hautematen da. Merkatuko azken gailuek, 3D betaurrekoek esaterako, ingurune errealen simulazioa hobetzen dute, eta errealitatera gehiago gerturatzen den esperientzia eskaintzen dute, betiere ingurune seguru eta kontrolatutik irten gabe.

Errealitate handitua

Errealitate handituaren teknologiari esker, edozein irudi-kapturaren gainean informazioa ipin dezakegu aldi berean. Hala, trebakuntza-soluzioen inguruak eremu erabat berria eskaintzen du eta gure bezeroentzat sekulako aukera zabaltzen du.

2D/3D

Ikasplayn 2D eta 3D teknologiak erabiltzen ditugu simulagailuak garatzeko; helburua langileek bizitza errealean izango dituzten baldintzak modu errealistan erreproduzitzea da, sistema eta aplikazio informatikoei esker. Hartara, langileek ikastaroetan ikasitako ezagutzak eta trebetasunak praktikan ipini ahal izango dituzte inguru seguruan eta kontrolatuan, betiere errendimendua neurtzeko moduko testuinguruan.

Mugimenduaren kaptura

Mugimenduaren kapturak eta Kinect kontroladorean oinarritutako soluzioek gorputzaren, eskuen, hatzen eta gainerakoen mugimenduak jasotzen dituzte, eta ateak irekitzen dituzte e-learningean oinarritutako trebakuntza-soluzioak hobetzeko, batez ere abileziak barneratzeko gorputz-mugimenduak ezinbestekoak diren alor horietan. Ikasplayn, adituak gara teknologia horiek aplikatzen, kasu zehatz bakoitzera egokitzen diren trebakuntza-eskaintzak prestatzeko.

Simulagailuak

Simulagailuek modu errealistan erreproduzitzen dituzte langileek bizitza errealean izango dituzten baldintzak, sistema eta aplikazio informatikoei esker. Hartara, langileek ikastaroetan ikasitako ezagutzak eta trebetasunak praktikan ipini ahal izango dituzte inguru seguruan eta kontrolatuan, betiere errendimendua neurtzeko moduko testuinguruan.

Multimedia interaktiboa

Ikasplayn iruditzen zaigu trebakuntza-soluzioek, eraginkorrak izango badira, hainbat inguru uztartu behar dituztela, eta parte-hartzaileek modu aktiboan hartu behar dutela esku prozesu horretan. Ikasplayn eduki digital interaktiboak sortzen ditugu, diseinua, edukia, plataforma teknologikoak eta metodologia pedagogikoa uztartuta, langileen partaidetza bermatzeko.

Serious games

Serious games edo jolas serioak ikasteko prozesua eta azken emaitza hobetzeko bitartekoa dira. Ikasplayk ematen dituen soluzioek inguru ludikoa sortzen dute, eta, esperientzia horren bidez, partaidetza hobetzen da; era berean, ezagutzak eta trebetasunak gogoan izaten eta sendotzen laguntzen dute.

Gamifikazioa

Trebakuntza-prozesuetan erabiltzen diren joko-dinamikak. Hartara, trebakuntza-ikastaroetan parte hartzen duten langileek hainbat eratako prozesuetan jarduten dute, hala nola arazoak konpontzen, erronkei aurre egiten, saritzen , lehian... Guztia ere modu inkontzientean, erakundearen barruan trebakuntzaren emaitza hobeto aprobetxatzen laguntzeko. Ikasplayn edukiak gamifikatzen ditugu; esaterako, giza baliabideetarako soluzioak, marketinekoak, ekoizpenekoak eta abar.

E-learninga

Ikasplayn espezializatuta gaude e-learning metodologian oinarritutako trebakuntza-soluzio berritzaileak garatzen; partaidetza- eta atxikimendu-ratioak hobetzen ditugu, eta edozein LMS plataformatara egokitzen dira.