ISE metodologia
Ikasplayn metodologia bat garatu dugu, trebakuntzak zure erakundean izango duen inpaktua maximizatzeko. ISE metodologiak bermatzen du langileek irakatsitakoa ikasten dutela, eguneroko jardunean aplikatzen dutela, eta enpresak benetako produktibitatean zer-nolako inpaktua duen neur dezake, baita inbertsioaren itzulera ere.
 
Ikasi
Ziurtatzen dugu pertsonek ikasten dutela irakatsitakoa, eta inplikatzen direla neurrira eta modu atseginean antolatutako gaietan.
 
Eragina emaitzan
 
 
 
Simulatu
Lan-ingurua simulatzen dugu, ikasitakoa errazago praktikan jarri ahal izateko. Hartara, esperientzia interaktibo bat sortzen dugu, zertarako eta ikasitako kontzeptuak ondo barneratzeko, inguru praktikoan aplikatuta.
 
Eragin + emaitzan
 
 
Ezarri
Ikasitakoa lanpostuan praktikan ipintzeko garaia da, produktibitatean duen benetako inpaktua neurtzekoa, neurrira antolatutako soluzioaren barruan produktibitate-adierazle erabakigarriak erabilita.
 
Eragin ++ emaitzan

Zer lortzen dugu ISE metolodogiaren bitartez?

Lanpostua simulatu

  • Emaitzen eta trebakuntzako inbertsioaren optimizazioa

    Ikasplayren soluzioek aukera ematen dute neurtzeko trebakuntzak zer-nolako inpaktua eta hobekuntza izan duen errendimenduan eta produktibitatean.

  • Trebakuntza estatus berri baterantz ari da aurrera egiten

    Ikasplayk eskaintzen dituen soluzioak % 100 ad hoc eginak dira, kasu berezi bakoitzera egokituak, eta enpresan erabiltzen den online plataforma bakoitzera moldatzen dira.

  • Taldearen motibazio eta parte-hartze handiagoa

    Ikasplayk emandako soluzioei esker, barne-lehia sortzen da taldeka, eta, horren bitartez, trebakuntzako parte-hartzea eta inplikazioa handitzen dira; ondorioz, trebakuntzak emaitza hobeak lortzen ditu.

  • Motibazio indibidual handiagoa eta langileek trebakuntza-prozesuan parte hartzea

    Ikasplayk emandako soluzioei esker, barne-lehia sortzen da taldeka, eta, horren bitartez, trebakuntzako parte-hartzea eta inplikazioa handitzen dira; ondorioz, trebakuntzak emaitza hobeak lortzen ditu.